Nontzeberri

Zugan Ni antzerki jaialdia iragartzeko kartel lehiaketa abian da

Zugan Ni jaialdia Markeliñe antzerki taldeak sortu zuen duela lau urte. Gazteek komunikaziorako eta adierazpiderako lekua izan dezaten eratu zen arte eszenikoen ekimen hori. Beraiek aukeratzen dute zer eta nola antzeztu begiraleen laguntzarekin. Abiatu zenetik, Amorebieta, Elorrio, Durango, Igorre eta Iurretako 14 eta 18 urte bitarteko 200 gazte baino igo dira agertokira. Aurten jada beraien proposamenak lantzen ari dira, 2011ko apirila eta maiatza aldera obrak erakusteko asmoz.

Jaialdiaren kartel lehiaketan parte hartzeko baldintzak honako hauek dira: neurriak gutxienez 45 x 30 cm-koak izango dira; teknika askea da, eta Zugan Ni Antzerki Jaialdia 2011 testua agertu beharko du. Euskarria digitala izango da (jpg, pdf ) eta posta elektronikoz bidaliko da. Epaimahaiaren erabakia urtarrilaren 31n iragarriko dute. Lehiaketaren xehetasun guztiak hemen biltzen dira.

Lehiaketaren bitartez antolatzaileek nahi dute gazteek beste modu sortzaile batean parte hartzea jaialdian: "ulertzen dugu gazte guztiek ez dutela antzerkirako zaletasuna, beraz, aukera hau zabaltzen diegu".

Markeliñek bidalita

Exit mobile version