Zuberoako literaturaz. Antologia laburra Euskaltzaindiak argitaratzen duen Euskaltzainak bildumaren bederatzigarren zenbakia da eta Jean-Louis Davant euskaltzain osoak idatzi du. Lan honetan, Zuberoako literaturaren antologia eskaintzen du Davantek, eta, besteak beste, XVIII. eta XIX. mendeetan zegoen hutsunea betetzen du.
Honela azaltzen du Jean-Louis Davantek: "Zuberoako literaturaz jadanik hor daude batetik Txomin Peillenen Zuberoako itzal argiak liburua, XV., XVI. eta XVII. mendeak aipu dituena, bestetik XX. mendekoez nire Zuberoako idazle zenduak. Bien artean hutsune bat badago, XVIII. eta XIX. mendeak izkutuan uzten dituena, eta gainera nirean ez dago gaurko idazle bizien aipamenik. Beraz bi leize horiek bete zitzakeen obra orokor bat falta zitzaigun, agerturiko bi liburuen ekarpena bilduz ber denboran".
Jean Louis Davant Iratzabal 1935eko uztailaren 5ean jaio zen, Zuberoako Urrustoi-Larrabile herrian. Laborantza ikasketak burutu zituen Frantziako Angers hirian.
1965eko irailaren 24an euskaltzain urgazle izendatu zuten eta hamar urte beranduago, euskaltzain oso. 1957az geroztik egunkari eta aldizkari askotan argitaratu ditu bere artikuluak, euskaraz zein frantsesez. Horietan jorratu dituen gaiak honako hauexek dira: laborantza, ekonomia, egoera soziala, politika, historia, kultura.1980an literaturan hasia dugu Davant, bereziki olerkian. Pastoralantzerki ere ugari idatzi du.
Euskaltzaindiak bidalita