Nontzeberri

Zortzi film luze hartuko ditu Zinemira atalak

Donostiako Zinemaldiak Euskal Herrian ekoitzitako zinemari eskaintzen dion atala da Zinemira. Hala, irailaren 21etik 29ra bitarte egingo den Zinemaldiaren 60. edizioan zortzi euskal film ikusi ahalko dira: sei ekoizpen berri aurkeztuko dituzte Estreinaldiak atalaren barruan, eta Panorama atalean, berriz, aurten ekoitzitako bi film proiektatuko dituzte.

Horretaz gain, aurtengo Zinemira saria Michel Gaztanbide gidoilariak (Vaucluse, 1959) jasoko du. Gaztanbidek Julio Medemen Vacas (1992) eta Enrique Urbizuren La caja 507 (2002)  edo No habrá paz para los malvados (2011) filmen testuak idatzi ditu, besteak beste.

Zinemira atalean ikusi ahalko diren filmei dagokienez, honako film hauek proiektatuko dituzte estreinakoz Estreinaldiak atalean: Pura Vida (Pablo Iraburu eta Migueltxo Molina); En Un Paisaje Imaginado / Irudikatutako Paisaia, (Josu Venero); Leku Hutsak, Hitz Beteak (Joxeanjel Arbelaitz Irastortza); Mariposas En El Hierro / Tximeletak Burdinaren Erdian (Bertha Gaztelumendi); Mur-Mur (Juan Miguel Gutierrez), eta To Say Goodbye  

(Matt Richards). Panorama atalean berriz, Camera Obscura (Maru Solores) eta Papá, Soy Una Zombie / Aita Zonbia Naiz (Ricardo Ram0n eta Joan Espinach) izango dira ikusgai.

Aipaturiko filmez gain, Kimuak programako lan laburrak, Koldo Almandozen Deus et Machina eta Martin Roseteren Voice Over iraupen laburreko filmak eta Antxon Eceiza (1935-2011) zinemagilearen lanak ere proiektatuko dituzte.

Zinemira atalaren gainean gehiago jakin nahi izanez gero, sartu Donostiako Zinemaldiaren webgunean.

Exit mobile version