Nontzeberri

Zornotzako KINE Zineklubaren azaroko programazioa

KINE Zineklubak hainbat ekitaldi antolatu du azaroan. Hileroko ohiko lau filmez gain, Berdintasun Berbaldien III. edizioa antolatu dute azaroaren 23rako. Zornotzako Berdintasun Sailarekin batera antolatutako saioa da eta esparru desberdinetako emakumeen arteko elkarrizketa izaten du ardatz. Aurten modatik landutako da solasaldia eta Saioa Goitia eta Ane Hernando izango dira gonbidatuak. Gainera, azaroaren 21ean, Ianire Estebanez psikologoa gerturatuko da zikloaren aurkezpena egitera.

Azaroaren 7an ekingo diote ziklo berriari, gizarte-gai desberdinak jorratuz. Lau film eskainiko dituzte bertan “gizartearen berezkotasun poliedrikoa erakusteko”.
Hona hemen azaroan emango diren filmak: azaroaren 7an, Chavela (Catherine Gund eta Daresha Kyi. AEB, 2017); azaroaren 14an, Rara (Pepa San Martín. Argentina, Txile, 2017) 21ean, Sicixia (Ignacio Vilar. Espainia, 2016) Filmaren proiekzioaren aurretik, Ianire Estebanez psikologoak zikloaren aurkezpena egingo du; eta azaroaren 25ean, Inseparables (Marcos Carnevale. Argentina, 2017)

Exit mobile version