Zirkualde Errekaldeko Zirku Jaialdiaren V. edizioa bertako plazan egingo da, gaur hasita eta ekainaren 1era. Hauxe dugu Euskal Autonomia Erkidegoan zirkuko arteei buruz antolatzen den jaialdi tematiko bakarra.
Bada, bertako eta kanpoko konpainiek beren azken lan eta ikuskizunak aurkeztuko dituzte, Errekaldeko Plazan.
Gaur bertan abiatuko da ekimena, 19:00etan, Bapatean Zirko (Euskal Herria) taldearen Tenderete lanarekin. Geroago, 20:00etan, Hermanos Infoncundibles taldeak (Andaluzia) Qué raro, ¿verdad? egingo du. Lan honetan zirkua, umorea eta musika uztartzen ditu talde honek.
Larunbateko taldeak, Shakti Olaizola (Euskal Herria) …Irakurriz lanarekin, Ortzi (Euskal Herria) Ilusioa ikuskizunarekin eta Maintomano (Gaztela eta Leon) Ekilibuá obrarekin, izango dira.
Ekainaren 1ean, jaialdia itxiko da talde hauekin: EL GRAN RUFUS (Euskal Herria) Al fin y al cabo, una nueva forma de vida eta Circortito (Euskal Herria) DESpistaDOS. Azken lan horretan saio harrigarriak proposatuko dira, aizto-jaurtiketa, ekilibrioak portzelanazko platerekin, erreboteko malabareak…