ESZENA

Zirko eta dantza emanaldi ikusgarriak

Donostia Kulturak Egia Dantzan izeneko programa prestatu du, eta aste honetan, irailaren  6ra bitartean, lau emanaldi antolatu dira auzune horretako Blas de Otero plazan, 19:00etatik aurrera. Emanaldiok  Circo a Escena eta Danza a Escena zirkuituen laguntzari esker programatu dira. Atzo izan zen lehen emanaldia, eta Proyecto Kavauri taldeak Lullaby izeneko pieza taularatu zuen.

Gaur, hilak 5, programa bikoitza izango da: Qbalum taldeak La medida que nos ha de dividir egingo du. “Bi leku behar dira muga bat egiteko. Lerro paraleloz betetako espazio honek zeharkatzen gaituen bitartean eta ez dela ez egia, ez bakarra, ez gurea. Bestela, ez gara jadanik ezeren ontzi izango, ezta zatitu behar gaituen neurria ere. Eta hala ere nola suma genezakeen etorkizuna hori zela?”
bigarren proposamena Ertzak ekarriko du: Otempodiz. Asier Zabaleta koreografoak Mozambikeko bi dantzarirentzat, Fenias Nhumaio eta Deissane Machavarentzat, sortutako pieza da.

Azken egunean, irailaren 6an, Trocos Lucos taldeak Tartana zirko ikuskizuna eskainiko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button