Zinexit Giza Eskubideen Zinema Erakustaldiak hamahirugarren edizioa beteko du aurten, eta azaroan pantailaratuko dira filmak, baina gaur, urriak 10, Zinexit Topaketak ekimena abiatuko da emanaldi berezi batekin. Oraingoan, Alejandro Rojas eta Juan Sebastian Vasquezen Upon entry (Iritsiera) opera prima programatu da.
Filmak zenbait etorkinek Estatu Batuetan sartzeko dituzten zailtasunak azaltzen ditu. “Bikote baten istorioa da, thriller psikologikoa, eta bertan agerian geratzen da aireportuetan, ofizialki inorena ez den lurraldean, gauzatzen den indarkeria instituzional izugarria, eta migrazio-politikak arazorik gabe sar daitezkeela pertsonen bizitza intimoenean”.
Filmaren emanaldiaren aurretik, Raúl Campos bizkaitarraren El aprendiz estreinatuko da. “Europara iritsi berri den gazte batek, mugikor bat konpontzen ari dela, bezero baten telefonoan zenbait irudi aurkitzen dituenean sortzen zaion gatazka kontatzen duen film laburra da.”
Noemí Ostolazak, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun zuzendariak, adierazi du “Zinema-erakusketa hau erreferente bihurtu da bizikidetzari eta giza eskubideei buruzko hausnarketaren arloan. Itxaropenezko itsasargi bat da, gero eta erronka konplexuagoak eta nahasiagoak dituen mundu honetan. Espazio horretan zinemaren magiak bat egiten du gure gizarteko gairik premiazkoenei buruzko hausnarketa sakonarekin. Perspektiben dibertsitatea eta ahotsen aniztasuna ulermeneko eta elkartasun demokratikoko tapiza ehuntzeko elkartzen diren lekua da”.
Informazio gehiago www.zinexit.net
