IKUS-ENTZUN

“Zinetika” jaialdia, hiriburu nagusietan ikusgai

Iruñea, Bilbo eta Donostia dantzaren zinemagintzaren topaleku izango dira aste honetan Zinetika jaialdiari esker. Gaur izango da jaialdia Donostian, urriaren 28 eta 29an Bilbora joango da, eta urriaren 30ean, Irunean egingo da Zinetika. Filmez gain, bideo-dantzak, performanceak, instalakuntzak, masterclasseak eta tailerrak ere antolatu dira.

Guztira 24 film pantailaratuko dira Selección Oficial, Open Screen, Zinetiks eta Documental izeneko sailetan. Lehenengoan  Frantziatik, Alemaniatik, Australiatik eta Errusiatik, besteak beste, etorri diren hainbat lan lehiatuko dira; Open Screen atalean, makina bat lan ere pantailaratuko dituzte.
Gaur adibidez, lan hauek guztiak ikusteko aukera egongo da Donostian: Requiem, Hako, Traces, Behind the curtains, Shadow, Searching, Bubble gum, At night, Time subjective, Kubrik behind the fog, Pipo and Blind Love, Ringo Rock Star and his song for Yuri Gagarin, eta Colorless.
Diogun bezala, filmez gain bestelako jarduera paralelo batzuk programatu dituzte, tartean, Becky Siegel koreografo eta dantza irakasle estatubatuarrak Iruñean hilaren 31n eta azaroaren 1ean eskainiko duen tailerra; edota, Iruñean programatu diren performanceak: El Patio Teatrok eskainiko duen A mano, eta Ziomara Hormaetxe kolektiboaren Biopiracy pieza.

Programazio osoa Zinetika jaialdiak dauka gaztelaniaz soilik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button