Nontzeberri

Zinemastea v.2ren bigarren edizioa atzo abiatu zen

KREA Adierazpen Garaikideak Zinemastea v.2ren bigarren edizioa abiatu zuen atzo bertan, 2008ko KREA beka jaso zuen Lander Camareroen dokumentalaren estreinaldiarekin.
Zinemastea v.2rekin astebeteko tartean (otsailaren 26ra arte) hainbat euskal errealizadorek egindako lehen lanez gozatu ahal izango da, eta batzuk, Gasteizera joango dira lehen pertsonan beren proiektuez hitz egitera.
Egun hauetan film luzeen artean, hauek emango dituzte: No controles, María y yo (gaur bertan), 80 Egunean, Naufragio, Estralurtar lurraldea, Korosho eta El premio (gaur ere bai).

Zinemastea v.2, Gasteizko zinemazaleen eta ikus-entzunezko sektoreko joera berrien protagonisten arteko topaketa-gune ere bihurtuko da.

KREAk bidalita

Exit mobile version