Zinea eta filosofía uztartuko dituzte Donostiako San Telmo Museoan, hil honetan. Horretarako, zenbait mahai-inguru ondu dituzte. Guztira hiru izango dira solasaldiak, eta Zinema-ideak eta Zinema ideiaduna lelopean bilduko direnak.
Hala, irailaren 15ean, Zinema eta biografia izenburuko solasaldia izango da, eta partaideak hauexek izango dira: Harkaitz Cano idazlea, Cristina Lasa Estetika eta Arteen Teorien irakaslea EHU/UPVko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean eta Danele Sarriugarte Itzulpengintzan eta Interpretazioan lizentziatua eta idazlea.
Irailaren 16an, halaber, zinea eta disidentziaren arteko harremana jorratuko dute, gaztelaniaz: José Luis Rebordinos Donostia Zinemaldiaren zuzendaria, Joxean Fernandez Euskadiko Filmategiaren zuzendaria, Javier Rebollo eta David Trueba zinema zuzendariak.
Amaitzeko, irailaren 17an, Cine y lenguas no hegemónicas gaia izango dute hizpide honako hauek: Ben Sharrock zinema zuzendari eskoziarra, Sjon Sigurdsson zinema zuzendari islandiarra eta Xabier Berzosa ekoizlea.
Informazio gehiago: santelmomuseoa.com.