Nontzeberri

Zinemaren jaiotza ospatzeko

Azaroaren 28ra bitartean, zinemaren jaiotzaren 125. urteurrena ondo ospatuko dute Iruñean. Aurten, abenduaren 28an, 125 urte beteko dira, Louis eta Auguste Lumière anaiek beren zinematografoaren lehen erakustaldi publikoa egin zutela, eta bertako Civivox sareak efemeride eta urteurren horrekin bat egin nahi du, eta jarduera ugari programatu ditu (zine-foruma, doku-foruma, disko-foruma, hitzaldi komentatua, kontzertua, mahai-ingurua, antzerkia, Legoren tailerra…).

Gaur berton, Mikel Salas, Irati Jimenez, eta Fermin Alvira adituek Arteak Zineman izeneko mahaingurua egingo dute Kondestable Civivoxean, 19:00etan.

Bihar, Giuseppe Tomatore zuzendariaren Cinema Paradiso film mitikoa pantailaratuko da, 18:30ean, toki berean. Datorren astean, azaroak 24, Trumbo. La Lista Negra De Hollywood (Jay Roach 2015) eskainiko da. Eta 26an, ¡Lumière! Comienza La Aventura (Thierry Fremaux. Frantzia. 2016) dokumentala ikusi ahalko da. Lan horrek 108 film zaharberrituren zati hautatuak eskaintzen ditu, zinemaren jatorrietara atzera eginda. Begirada paregabea da Frantziaz, zazpigarren arteaz eta XX. mendea inauguratu zuen munduaz.

Musika ere ez da faltako, eta Ennio Morricone konpositore italiarrak zinemarako sortutako musiken ikuspegi desberdina proposatzen duen musika-ikuskizun didaktiko bat ere programatu da.

Zirika Zirkus taldeak eszenan ezarriko du ¡Va De Cine! / Zinemaz Blai! lana. Ikuskizun honen bidez, zinemaren mundua ekarri nahi izan dute oholtzara.

Hitzorduetako tokiak, datak eta ordutegiak kontsultatzeko, egin klik hemen.

Exit mobile version