Nontzeberri

Zinemako Emakume Heroiak zikloaren barruan “Akelarre” filma

Iruñeko Sanduzelaiko Civivoxean, eta Zinemako Emakume Heroiak zikloaren barruan, bihar, hilka 28, Akelarre (Pablo Agüero, 2020) filma pantailaratuko dute. Zikloa Maria Castejón adituak zuzentzen du.

“Zinemak erreferenteak eta iruditeriak sortzeko gaitasuna dauka. Guganaino iristen diren film gehienek desberdintasunean oinarritutako genero-estereotipo eta -rolak indartzen dituzte. Zikloak hamar urte bete ditu, eta zinema beste ikuspuntu batetik ikusiko dugu, hau da, bestelako erreferente batzuen behaketa eta haien gaineko elkarrizketa ahalbidetuko dizkigu, emakumezkoen film-unibertsoaren aberasgarriari esker.”

Akelarre filmak honako hau kontatuko digu: XVII. mendea, Euskal Herria. Erregeak Rostegui epaileari eman dio eskualdea garbitzeko enkargua. Epaileak basoko jaian parte hartu duten neskak atxilotu eta sorginkeria egin izana leporatu die. Itsutua dago eta denetariko estrategiak erabiltzen ditu neskek akelarrean (ospakizun magikoa) parte hartu izana aitor dezaten.
80ko hamarkadako film klasiko baten berrikuspen interesgarria, gaur eguneko ikuspegian oinarritua.

Urtarrilaren 23ra bitartean jarraipena izango duen ziklo honek beste film batzuk pantailaratuko ditu: Working girl (Mike Nichols, 1988); His Girl Friday (Howard Hawks, 1940), eta Papicha (Mounia Meddour, 2019).

Exit mobile version