Nontzeberri

“Zinemagileen Artean”, Emakumeek Egindako Zinemaren Karabana

Aurten 13. edizioa izango da, eta maiatzaren 27tik 31ra luzatuko da Bilboko Azkuna Zentroko Golem Zinemetan. Emakumeek egindako zinemaren karabanaren zikloa, Klaketa Árabe ekoiztetxe egiptiarrak eta Kultura Communication y Desarrollo KCD ONGDek antolatutako erakusketa ibiltaria da, eta urtero hainbat film programatzen ditu.

  1. edizio honetan, Lina Soualem zuzendari palestinarra egongo da Bilbon, eta Bye Bye Tiberias izeneko dokumentala aurkeztuko du. Film horretan, bere familiako emakume palestinarren patu iskanbilatsua islatzen du.
    Horretaz gain, Kosovoko Luàna Bajrami zuzendariaren istorioa ere ikusi ahalko da pantaila handian. “2000. urteko Kosovoko gazteen erretratua, independentzia lortzekotan zegoen herrialde horretan beren identitatearen bila ari ziren unibertsitateko neska-mutilena”.
    Tessa Leuwsha zuzendari holandarrak bere amonarengan oinarritutako istorioa ekarriko du. Istorio bitxia da: etxeko esklabo gisa hazi zen garbitzailea izan zen, gurasoek adopzioan eman baitzuten.
    Asmae El Moudir zinemagile eta gidoilari marokoarrak 1981ean Marokon izandako Biziraupenerako Matxinaden gau zorigaiztokoa konatuko du.
    Eta azkenik, Léa Fehner zuzendari frantsesaren fikzio bikain batekin itxiko da zikloa. Bertan, “osasun-arreta kaxkarra eta arazoz betea duen Frantzian, bi emaginek ospitalean dituzten arazo latzak agertzen dira”.

Egitarauaren gaineko datu xeheak, hemen kontsultatu ahal dituzue.

Exit mobile version