Nontzeberri

“Zinemactivism” dokumental zikloa, Gasteizen

Gaur, uztailak 10, Toxic Somalia (Paul Moreira, Frantzia, 2010) izenburuko filma proiektatuko da, Gasteizeko Artium zentro eta museoan, 20:30ean; emanaldia, Gauekoak astialdi-programaren ondutako Zinemactivism zikloaren baitan aurkeztuko da.

Filmak hondakin toxikoen trafikoaren gaia ekarriko du Artiumera, izan ere, Somaliako ezegonkortasun politikoak Europatik zetozen, batez ere Italiatik, substantzia kaltegarri horien trafikoarengatik. Hala, Somaliako kostaldean hondakin-tona bat uztea, 2,5 dolar baino ez du balio; munduko zabortegi merkeena da, eta diru-sarrera erakargarri bat, besteak beste, Italiako mafiarentzat.

Dokumental-ziklo horren barruan, halaber, beste film bat pantailaratuko da uztailaren 17an: La tragedia electronica. Herrialde garatuetako tresna elektronikoen zaharkitzapen programatuak eragiten dituen hondakin elektronikoen inguruko lana da. Izan ere, herrialde horietan 50 milioi tona hondakin elektroniko sortzen dira, eta hondakin horien %75 birziklatze-zirkuitu ofizialetatik desagertzen da, eta gehienetan, Afrikako eta Asiako zabortegietara iristen dira. Hori dela eta, herrialde horiek gero eta kutsadura gehiago jasaten ari dira.

Exit mobile version