Nontzeberri

Zinema, ikus-entzunezkoa, irratia eta teknologia udako ikastaroetan

Zinema, ikus-entzunezkoa, irratia eta teknologia arloetako ikastaroak atondu ditu UPV/EHUk bere Udako Ikastaroetan. Ikastaro batzuk euskaraz izango dira, eta beste batzuk, berriz, gaztelaniaz.

Hala, ekainaren 21etik 23ra bitartean Trasvases III: la puesta en escena cuestionada: teatro, cine y televisión izeneko ikastaroa izango da Bizkaia Aretoan. Ikastaroa Rosade Diegok eta Eneko Lorentesk (UPV/EHU) emango dute.

Ekainaren 23tik 24ra, aldiz, “Irudiak deshazkunderako telebista, internet, zinea” izeneko ikastaroa emango du Iñaki Barcenak (UPV/EHU) euskaraz eta gaztelaniaz UPV EHU-BBk Etxean (Bilboko Zazpikaleetan).

Carmelo Morenok (UPV/EHU) eta Iñaki Mtez. de Albenizek (UPV/EHU), berriz, Series de ficción. La nueva realidad ikastaroa zuzenduko dute ekainaren 28tik 29ra Zubiria Etxean (Sarriko).

Halaber, Joseba Martinek (EITB) Seminario formatos radiofónicos minoritarios: de la música especializada al misterio y el humor político izenburuko gaia izango du aztergai ekainaren 30etik uztailaren 1era.

Uztailaren 5etik 7ra, honako ikastaro hau izango da: Television 2.0: Contenidos audiovisuales y redes sociales ¿construyendo una nueva audiencia? (Gloria Marzo Ortega, Africa Tierro Manzano eta Laura Solene Pinos (Elements comunicación – UPV/EHU Enpresen Haztegia). Azken bi horiek UPV EHU-BBk Etxean egingo dira.

Zinema tailerra ere izango da udako ikastaroen eskaintza honetan: Taller de cine: el thriller italiano durante los años del plomo y su influencia audiovisual. Tailerra uztailaren 8tik 15era egingo dute eta Patxi Urkijo Labrador (UPV/EHU) izango da arduraduna.

Bideo-jokoek ere euren tokia izango dute. Hala, Gloria Marzo Ortegak eta Africa Tierro Manzanok (Elements comunicación – UPV/EHU Enpresen Haztegia) Creación de videojuegos con Blender Game Engine y otras herramientas libres izenburuko ikastaroa zuzenduko dute uztailaren 11tik 13ra Bizkaiko Aretoan.

Egitarau oparo hau irailean egingo diren beste bi ikastarorekin osatzen da: Territorios y fronteras. Experiencias documentales contemporáneas II: horizontes desconocidos eta El cambio de paradigma en televisión: nuevas fórmulas conectadas con el mundo internet.

Ikastaro horien xehetasun guztiak hemen jasotzen dira.

Exit mobile version