Zinema Ikasleen Nazioarteko IX. Topaketa irailaren 22an, 23an eta 24an izango da. Zinemagile gazteei profesionalizatzen laguntzeko asmoz, hautatutako film laburrak (gehienak ikasketa bukaerako proiektuak) jendaurrean eta Donostiako Zinemaldira gonbidatutako profesionalen aurrean emango dira.
Zinema ikasleek, irakasleek eta profesionalek hainbat gai komentatu eta aztertuko dituzte, besteak beste, sormenari, ikus-entzunezko industriaren funtzionamenduari, joera berriei eta ordezkatutako eskoletako planteamendu pedagogikoei buruzkoak.
Epaimahai berezi batek, topaketan parte hartuko duten eskoletako ikasleez osatutakoak, eta aurten Danis Tanociv zuzendaria buru izango duenak, Panavision sariaren irabazlea aukeratuko du.
Azken horrek bi sariren artean aukeratu ahalko du: lau astez filmatzeko Sony EX III kameraren lagapena edo Panavision materiala alokatzeko 10.000 euroko mailegua. Saria hautatutako film laburraren zuzendariari emango zaio.
Honako herrialde hauetakoak dira, hain zuzen ere: Alemania, Argentina, Kolonbia, Kuba, Txile, AEB, Espainia, Finlandia, Israel, Polonia, Erresuma Batua eta Singapur. Mundu osoko 24 herrialdetako 59 zinema eskolak eman dute izena aurten Zinema Ikasleen Nazioarteko IX. Topaketan parte hartzeko.
Esandako topaketa bederatzigarren urtez jarraian egingo da daotrren astean hasiko den Donostia Zinemaldian.
Donostia Zinemaldiak bidalita