Nontzeberri

Zinema eta teknologia esperimentuak, Tabakaleran

Zinemarekin eta teknologiarekin esperimentatuz sormen testuinguru bat sortu nahi dute Tabakaleran, Zinema Hedatua gaiaren inguruan. Hala, martxoaren 20an, Maite Alonso eta Unai Ruiz adituen eskutik, Larruetan, zinema hedatuaren lantegia eskainiko da Tabakaleran.

Hirikilabseko Zinema eta Teknologia lantaldean ari diren partaideak, sortzaileak, eta erabiltzaileak elkartuko dira, “ikus-entzunezko praktika kolaboratiboak sortu eta zinema hedatuko proiektu bat garatzeko helburuarekin.”

Zinema hedatuaren testuinguruan ikus-entzunezko pieza bat sortzeko beharrezkoak diren nozioak jasoko dira, eta zinema eta teknologia taldeak biltzen jarraituko du, udaren amaieran pieza kolektibo bat sortzeko.

Zinema hedatua Gene Youngbloodek sortu zuen, eta Expanded cinema (1970) liburuan, “hedapen teknologikoak, zinema barne, ikuslearen pertzepzioan eta kontzientzian eta zineman bertan eragin ditzakeen aldaketak adierazi zituen. Zinemari lotutako esperientzia da, eta filmen proiekzioek edo horien inguruko ekintzek, filmen inguruan esperientzia berri bat sortzen laguntzen dute”.

Exit mobile version