Nontzeberri

Zinema Dokumentalaren Foro Profesionalaren VIII. edizioa

ZINEBI, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren barnean, Zinema Dokumentalaren Foro Profesionalaren VIII. edizioa egingo da (ZINEBI NETWORKING). Profesionalaren zortzigarren edizioa azaroaren 21etik 28ra bitartean gauzatuko da. Egitasmoak konpromisoa du sortzen ari den talentua bultzatzeko eta Euskadiko eta Estatuko ikus-entzunezko sarea sendotzeko.

Ekimena “sortzeko prozesuan dauden film dokumentalen inguruan elkarrekin hausnartzeko gune moduan finkatu da. Fikzioa ez den zinemari arreta berezia eskainiz, foroak analisi, elkarrizketa eta aholkularitza profesionala konbinatzen ditu, zinemagile eta ekoizleei garatzen ari diren edo amaitzeko fasean dituzten proiektuak bultzatzeko aukera ematearekin batera”.

Zortzigarren edizio honetan, film luze dokumentalen 11 proiektuk hartuko dute parte, bi kategoriatan banatuta: garapen-egoeran dauden proiektuak eta amaitzeko fasean dauden proiektuak. 10.000 euroko hiru sari eskuratzeko lehiatuko dira. Guztira 30.000 euro banatuko dira laguntzetan: ZINEBI NETWORKING 2025 saria, Estatuko proiektu onenarentzat.; ZINEBI NETWORKING EITB 2025 saria, Euskal Autonomia Erkidegoko proiektu onenarentzat; ZINEBI NETWORKING RTVE 2025 saria, garapen-bidean dagoen proiektu onenarentzat.

Proiektuak batzorde batek hautatu ditu, eta batzordea honako hauek osatu dute: Maui Alena, proiektuen koordinatzailea eta komisarioa; Noemi Cuetos, komisarioa eta komunikatzailea; Jorge Tur, zinemagilea, zuzendaritza-tutorea eta proiektuen gidoia; eta Aida Vallejo, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakaslea.

Exit mobile version