Nontzeberri

“Zinema Beach” zikloa Nafarroako Filmotekaren eskutik

Nafarroako Filmotekak udako sasoiari begira titulu-sorta eder bat atondu du publikori eskaintzeko, non komedia, suspensea, musika, fantasia, irudimena eta bizitzan behin ikusi beharreko filmak bilduko diren.

Zikloa bihar, hilak 17, abiatuko da animaziozko film batekin: Up (Pete Docter, 2009). Film hori egina dago bihotz zabala duen edonor harrapatuko duen sentsibilitate paregabearekin.
Hurrengo saioan, klasiko handi bat, Con faldas y a lo loco (Billy  Wilder, 1959) Jack Lemmon eta Tony Curtis aktore handiekin.
Horren ostean, Mary Poppins (Robert Stevenson, 1964) film magikoa ikusteko aukera egongo da, eta eszena fantastiko eta ahaztezin, ezinezko hizkuntza (superkalifragilistikoespialidoso), irudi bizi eta errealekin, abesti hilezkor, zinema familiar, musikal eta komedia klasiko handiaz gozatzeko parada egongo da.
El golpe (George Roy Hill, 1973) filmean Redford eta Newman tunanteen gorabeherak kontatzen dira, modu ahaztezinean. Garai bateko (70ko hamarkada) zinemaren beste izar bat da film hori.
Amaiera emateko, dantza izango da protagonista, John Travolta, Olivia Newton-John eta Rydell institutuko beste kideekin. Grease (Randal Kleiser, 1978) famatuarekin gozatu!.

Filmak Baluarteko hondartza berezian eskainiko dira, giro paregabean.

Exit mobile version