Nontzeberri

Zinegoak jaialdiak bere sariak banatu ditu

Bilboko LGTBIQ+ Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia, Zinegoaken 23. edizioa, amaitu berri da eta banatu dituen sariak jakinarazi ditu.

Brydie O ‘Connorrek zuzendutako Barbara Forever dokumentalak irabazi du sari nagusia.  Filmak zinegilearen bizitzan, obran eta ondarean murgiltzen da, bere artxiboko materialean oinarritua. Epaimahaiak haren hizkuntza poetikoa, zintzotasuna eta umorea nabarmendu ditu. Barbara Forever izan da edizio honetako lanik garrantzitsuena, hiru sari eskuratu baititu. DOK Film Luze Onenaren Saria ere Barbara Forever (Brydie O ‘Connor) filmak eskuratu du.

FIK sailean Sahand Kabirik zuzenduriko The Crowd filma saritu da. Era berean, The Crowd filmak Aniztasuna eta Giza Eskubideak Saria jaso du.
Narratiba berriei eskainitako KRAK sailean, Bouchra izan da sariduna, Meriem Bennani eta Orian Barki sortzaile marokoarrak zuzenduta.
Publikoaren Saria, 1.000 euroko balioarekin eta zinema-aretoetara joan diren pertsonek emandakoa, Christophe Gomesen Seuls les poissons morts suivent le courant (Only The Dead Fish Go With The Flow) film laburrarentzat izan da.
Gazte Epaimahaiaren Saria, Skin Flick film laburrak irabazi du, Louise Bailly, Daniela Del Castello, Alice Levy, Bruno De Mendonca, Elifsu Meric eta Joey Quoc Tran-ek zuzenduta.

Beste sari eta aipamen guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Exit mobile version