Nontzeberri

"Zinegoak Hedapena" egitasmoa atzotik dago martxan Getxon

Sasha film irabazlearen pantailaratzearekin hasi zen atzo Getxon Zinegoak Hedapena. Komedia dramatiko honek, gazte protagonistak bere piano-irakaslearekin sentitzen duen maitasuna narratzen du.

Bihar bertan, Leioan, ikuslegoak oso ondo baloratu zituen hainbat lan proiektatuko dira. Fuckbuddies, Bedfellows eta Dinero fácil dira lan horiek.
Eta bihar ere, Gernikako Lizeo Antzokian, 20:30ean, Hego Afrikako Difficult Love dokumentala ikusi ahalko da. Leku hartako emakume lesbianek jasotzen dituzten torturak kontatzen dira filmean. Lan honek Lesbianismo eta Genero saria eskuratu du.

Ostegunera salto eginez, Durangoko San Agustin Kultur Gunean, Födelsedag lana pantailaratuko da. Gazteria saria eskuratu du lan honek.

Datorren asteko larunbatean Errenteriako Hiria Kultur Gunean, Elige Siempre Cara, Alfonso Cortes eta Juanjo Lopez egileen lana ikusiko da (España, 2010). Lan hori Fikziozko edo Dokumental Laburmetrai Onenaren saria poltsikoratu du.

Azkenik, hil honen 14an, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, 19:00etan, Frischluft-therapie film labur jostagarria emango da. Cuchillo de palo- 108 dokumentala ere ikusi ahalko da. Lan honetan Paraguayko Stroessner-en diktadurak homosexualen kontra ezarritako errepresioa kontatzen da.

Zinegoak bidalita

Exit mobile version