Nontzeberri

Zinegoak eta euskal zinema, Malabon

Datorren astean, uztailaren 4tik eta 9ra bitartean, LGTB kolektiboaren Kultur Adierazpenaren I. Astea izango da Malabon (Ekuatoreko Ginea), eta bertan, Hegoak elkarteak antolatzen duen Zinegoak eta Etxepare Institutuak euskal LGTB zinema ziklo bat jarri dute abian.

Datorren asteko egun horietan, eta Euskal Herritik urrun, honako filmak pantailaratuko dira:  (on Garaño eta Joxan Goenagaren 80 egunean, Roberto Castónen Los tontos y los estúpidos eta Mikel Ruedaren A escondidas. Horiez gain, Zinegoak festibalaren 13. ediziotik pasatutako bost Euskal film labur ere emango dira bertako pantailan. Hauez gain, bestelako herrialdeetatik (Frantzia, AEB, Alemania, Espania,…) etorririko filmak ere pantailaratuko dira

Egitarauaren barruan tailer bereziak ere atondu dira, hala nola, literatur kazetaritzari buruzko tailerra, Marc Serena idazle eta kazetariaren eskutik; zinema gidoigintza tailerra, Roberto Castónen eskutik; eta Aniztasunari Arreta Integrala emateko mintegia, Kanarietako eta Madrileko LGTB elkarteetako zenbait kideren eskutik. Gainera, Malaboko Espainiako Kultur Etxeari dagokionean, Amnistía Internacional Euskadiren Amar no es delito. Nuestra lucha en África erakusketa hartuko du, eta horrez gain, LGTB Kultur Adierazpenaren Aste honen barruan antzezlan bat, txikientzako ipuin kontalaria eta liburuen zenbait aurkezpen ere  izango dira.

Exit mobile version