Euskaditalia- Italiako Kultur Zentro Ofiziala elkarteak antolatuta, eta ZINEBI-Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren lankidetzarekin, Zinecittà Zine Italiar Zinemaldiaren zortzigarren edizioa Bilbon izango da otsailaren 23tik 28ra bitartean. Aurtengo ediziotik aurrera, Zinecittak Italiako eskualde bat ezagutaraziko du, eta Liguria izango da 2026ko protagonista.
BBK Aretoan, Bizkaia Aretoan, Guggenheim Bilbao Museoan eta EOI Bilbon egingo den ekimenak film emanaldiak, zinemagile, artista eta adituekin topaketak eta bestelako jarduera paraleloak izango ditu.
Zortzigarren edizio honen helburua da “zinema arreta kritikoaren, erantzukizunaren eta jarrera hartzearen ekintza gisa aldarrikatzea. Ikuspegi honek programazio osoa hartzen du, hautatutako filmek botereari, lanari, identitateari, historiari eta lurraldeei lotutako gaiak jorratzen baitituzte, zinema analisi politiko, sozial eta kulturalerako tresna bihur daitekeela erakutsiz, indar adierazkorrari eta ikerketa formalari uko egin gabe”.
Gaur berton abiatuko da zinemaldia 19:00etan, BBK Aretoan egingon den irekiera galarekin. Horren ostean, Il ritorno di Maciste (Mauricio Sciarra, 2023) filmaren emanaldia egingo da.
Programazio guztia ikusteko: Zinecittà
