Nontzeberri

ZINEBIk Kimuak programaren 25. urteurrena ospatuko du

Bilboko Udalak sustatutako ZINEBI-Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak Kimuak programaren 25 urteak ospatuko ditu bere 66. Edizioan, eta horretarako  programa honetatik igaro diren 12 film laburren aukeraketa bat proiektatuko du. Bertan ere Estibaliz Urresola, Aitor Arregi edo Borja Cobeaga zinemagileek parte hartuko dute. Halaber, 2023an Europako Film Labur Onenaren Sarirako hautagai izan ziren bost film laburrak proiektatuko dira.

Kimuak programa Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak antolatzen du Etxepare Euskal Institutuaren bitartez, Euskadiko Filmategiarekin lankidetzan. 1998an sortu zen, mundu osoan euskal film laburrak sustatzeko eta banatzeko.

Orain, katalogotik pasa diren hamabi film labur proiektatuko dira, horietako batzuk ZINEBIn sarituak, eta programa honen zabalkunde-lanari esker munduko zinemaldi garrantzitsuenetako batzuetan proiektatuak izan direnak.
Hortaz jaialdian honako filmak izango dira ikusgai: Ximinoa (Itziar Leemans, 2023), Cuerdas (Estibaliz Urresola, 2022), Areka (Atxur Animazio Taldea, 2021), Azaletik azalera (Mel Arranz, 2021), El infierno (Raúl de la Fuente, 2019), Mateoren ama (Aitor Arregi, José Mari Goenaga, 2019), Gure hormek (Las Chicas de Pasaik, 2016), Hotzanak, For Your Own Safety (Izibene Oñederra, 2013), Zela Trovke (Asier Altuna, 2013), Deus et machina (Koldo Almandoz, 2012), La primera vez (Borja Cobeaga, 2011), eta La gallina ciega (Isabel Herguera, 2005).
Film labur horiek bi saiotan ikusiko dira, biak Azkuna Zentroko Golem Alhóndiga zinema-aretoetan, larunbatean, hilak 9, 21:30ean eta igandean, hilak 10, 17:00etan

Exit mobile version