Nontzeberri

Zinebik “Akelarre: Marearen Kontra” aurkeztuko du Arriaga Antzokian

Bilboko Udalak antolatutako ZINEBI-Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak Xabier Zabala Aguirrezabalek eta Carlos Iglesias Serranok zuzendutako Akelarre: marearen kontra film luze dokumentala proiektatuko du bihar, hilak 29, Akelarre talde historikoaren unibertsoa gaurko egunetara ekartzeko. Emanaldia arratsaldeko 18:30an hasiko da, Arriaga Antzokian, Bertoko Begiradak-Miradas desde Euskadi sailaren barruan, euskal sorkuntzako titulu berriak biltzen dituena.

Bideografikek ekoiztu eta banatutako 85 minutuko filmak Akelarre taldearen istorioa kontatzen du. Akelarre musika taldeak eszenatokien gaineko 30 urte baino gehiagoko etapari amaiera emango dio unerik adierazgarrienak errepasatzen dituen dokumental batekin.
Dokumental hau “bizitza ulertzeko modu baten aitorpena da. Testigantzetatik, artxiboetatik eta emanaldietatik abiatuta, filmak ibilbide bizi bat berreraikitzen du, non eszenatokia, musikariek eta publikoak gorputz bakar bat osatzen duten”.

Gogoan hartu, Zinebik banatuko dituen sariak gaur emango dira ezagutzera.

 

Exit mobile version