Nontzeberri

Zinebik abiada hartu du

Zinemaldia atzo inauguratu zen, 20:00etan, Arriaga Antzokian, eta Nestor Basterretxeak 1963an zuzendu zuen OperaciĆ³n H laburmetraia eskaini zen Luis de Pabloren musikarekin.
Horrez gain, ohikoa denez, inaugurazio ekitaldian, lehiaketan parte hartzeko aukeratuak izan diren euskal zinegileen bederatzi laburmetraiak proiektatu ziren.

Gaur Gerra Hotza Maitasunaren Ondorioz. Erreskuma Batuko zinema eta bideo egin berriak zikloaren aurkezpena egongo da.
Ines Intxaustik, Zinebiko Idazkari Nagusiak, Ian White, komisario independente britainiarrarekin eta Rachel Reupke, ikus-entzunezko artista britainiarrarekin, Erresuma Batuan egiten den zine eta bideo esperimentalaren panoraman ari diren zinegileen azken joerak eta proposamen apurtzaileenak ekarriko dituen ziklo honetako programazioa eta edukiak aurkeztuko dituzte.

Nontzeberri

Exit mobile version