Nontzeberri

Zinebi Networking foroaren zazpigarren edizioa

Bilboko Udalak antolatutako Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak Zinebi Networking Zinema Dokumentalaren Foro Profesionalaren zazpigarren ediziorako hautatutako 14 proiektuen aurkezpena egingo du.
Ekimen horrek Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren finantzaketa du eta Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren (ICAA), EITB MEDIA S.A.U. (EITB), Zineuskadi Elkartea eta Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi, Cannes Docs, Scottish Documentary Institute eta Madrilgo Erkidegoko Zinematografia eta Ikus-entzunezko Eskolaren (ECAM) lankidetza.

Aurreko edizioetan bezala, Zinebi Networking Foroan Estatu osoan sortzen ari diren proiektuak onartu dira. Proiektu horiek 15.000 euroko balioa duten eskudiruzko bi sari eskuratzeko aukera izango dute eta azaroaren 15ean emango dira Arriaga Antzokian Zinemaldiaren amaiera ekitaldian: Euskadiko dokumentu-luzemetraien proiektu onenaren saria (ZINEBI Networking EITB 2024 Saria) eta Estatuko gainerako herrialdeetatik datorren proiekturik onenaren saria (ZINEBI Networking 2024 Saria). 15.000 euroko bi sariak ikus-entzunezkoen sektoreko hemeretzi profesional gonbidatuetatik zortzik osatutako epaimahai batek emango ditu. Hautatutako proiektuek Jorge Tur-en tutoretza-saio pertsonalizatuak izango dituzte azaroaren 11tik aurrera.

Zinebik tokiko ikus-entzunezkoak indartzen lagundu nahi du, bai eta sektoreko eragileen eta ikus-entzunezko industriaren erakundeen artean dagoen harremana dinamizatu ere.

Edizio hau amaitu ondoren, ZINEBI Networkingek online jarraipen-topaketak egingo ditu aurten eta 2025ean, hautatutako proiektuei laguntzeko eta aholkuak emateko.

Exit mobile version