Nontzeberri

“Zinebi Networking: Dokumentalen Sorgunea” foro profesionala

Zinebi-Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, Euskal Produktoreen Elkartearen (EPE-APV), Euskal Telebistaren (ETB), Europa Creativa MEDIA Desk Euskadi eta Zineuskadiren babesarekin Zinebi Networking: Dokumentalen Sorgunea foro profesionalaren hirugarren edizioa antolatu du, euskal ikus-entzunezko ekoizpena bultzatzeko xedez.

Aurten, pandemiak markatutako urte berezia izan den arren, industria-sarea suspertu nahi dute, “tokiko talentuari aukera emanez beren proiektu dokumentalak arrakastaz garatzeko moduari buruzko aholkuak ematen dizkieten profesionalekin eta adituekin harremanetan jartzeko”.

Hautatutako zortzi proiektuek tutoretza-saio pertsonalizatu batean parte hartu zuten joan den astean Virginia García del Pino zuzendari eta artistarekin, eta bihar, hilak 17, jendaurrean aurkeztuko dira on line ekitaldi batean.
Aukeratutako proiektuak honako epaimahaikideen aurrean aurkeztuko dira: Jara Ayucar (Zineuskadi eta Basque Audiovisualeko komunikazio arduraduna), Maria Basagoiti (ETB), Mehdi Bekkar (Al Jazeera Documentary Channel), Loles Fanlo (Noucinemart eta D’A Film Jaialdiko zuzendariordea), Ainhoa Gonzalez (Europa Creativa MEDIA Desk Euskadiko bulegoko arduraduna), Catherine Le Clef (Cat & Docs banatzaile frantziarraren presidente eta CEOa), Elena Mera (Galiziako Treeline banatzailetik) eta Ove Rishøj Jensen (Danimarkako dokumentalen aholkulari eta ekoizlea).

Proiektu irabazleak 10.000 euroko Zinebi Networking: Dokumentalen Sorgunearen saria jasoko du. Astearteko jardunaldiak artea eta kultura nabarmenduko ditu Zinebik. Eta artea eta kultura ere protagonista dira Arte Ederren Museoan erakutsiko diren bi film luze dokumentaletan: hiru artista bizkaitarren artea Margolan oparitzen didazu? (Ainhoa Urgoitia eta Enrique Rey) eta Mikel Zarate irakasle eta idazle euskaltzalea Mikel Zaraten, bihotz zabaleko ameslaria (Josi Sierra).

Exit mobile version