Nontzeberri

Zinebi jaialdiak izen-emateko deialdia egin du

Zinebik, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, 62. edizioa ospatuko du azaroaren 13tik 20ra bitartean. Izen-emateko deialdirako agiriak abuztuaren 15a baino lehen bidali beharko dira.

Dokumental, animaziozko edota fikziozko film laburren zuzendariak, ekoizleak eta banatzaileak jaialdian parte hartzera gonbidatzen ditu jaialdiak. Bestalde, dokumental, animaziozko edota fikziozko  lehenengo filmen zuzendariak Ziff-Zinebi First Film Nazioarteko Sailean parte hartzera ere animatu nahi ditu.

Makina bat sari banatuko dira egitarauaren barruan: Jaialdiko Sari Nagusia (7.000€), Euskal Zinemaren Sari Nagusia (6.000€), Espainiako Zinemaren Sari Nagusia (6.000€), Mikeldia-Fikziozko Film Laburra (5.000€), Mikeldia-Dokumental Film Laburra (5.000€), Mikeldia-Animaziozko Film Laburra (5.000€), Publikoaren Eitb Saria (3.000€), Gidoi Onenaren Sgae Fundazioa Saria  (3.000€), Ziff Sari Nagusia (12.000€), eta Ziff-Gazte Epaimahaiaren Saria (2.000€)

Informazio gehiagorako sartu jaialdiaren webgunean.

Exit mobile version