Nontzeberri

Zinebi jaialdiak aurtengo irudia aurkeztu du

Bilboko Udalak antolatutako Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak (Zinebi) bere 66. edizioaren irudia aurkeztu du. Irudia Cuchillo sormen-estudioak egin du.

Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia azaroaren 8tik 15era egingo da Bilbon, eta bere engranaje guztiak mugitzen hasi dira. Lehen urratsa aurtengo irudia aurkeztea izan da.
Zinemaldiaren irudirako, zinema dokumentalaren sustraietan oinarritu da Cuchillo sormen-estudioa, “Dziga Vertov generoaren aitzindari handienetako bat eta kino-glaz (Cine-Ojo) kontzeptu enblematikoa ardatz bezala hartuz”.
“Begia funtsezko elementua da ZINEBIren 66. edizioko kartelean eta zinemak behatzeko eta sortzeko duen gaitasuna sinbolizatzen du”, azaldu dute antolakuntzatik.

“Bere benetako izena Denis Arkadievitch Kaufman zuen Vertovek gidoirik, tramarik edo aktorerik gabeko zinema defendatzen zuen, kamerak giza begiak baino gehiago errealitatea modu objektiboan atzeman zezakeelakoan. Berarentzat, zinema ez zen artea bakarrik, gizartea eraldatzeko tresna indartsua baizik. Bere lanik ezagunenetako bat El hombre de la cámara (1929) da, Ukrainako Kiev hirian oinarritutako sinfonia urbanoa”.

Exit mobile version