Nontzeberri

Zinebi Express, film laburren lehiaketa, aste honetan izango da

Zinebi Express, jaialdiko film laburren lehiaketarik biziena, azaroaren 12tik 17ra egingo da. Lehiaketa honetan datza: bost egun, gai sorpresa bat, kamera bat eta 3 minutu istorio bat. Zinebik, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, antolatzen du, EHUKulturaren lankidetzarekin eta honako hauen parte hartzearekin: EHUko Arte Ederren Fakultatea, Euskal Herriko Zinema Eskola, Tartanga Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua eta zabalik dago parte hartu nahi duten beste erakunde eta ikastetxeentzat.

Bihar bertan, hilak 12, Bilbao Bizkaia Film Commission-eko zuzendari Agustín Atxak hitzaldia emango du La Perreran (Bilbo), lehiaketa irekitzeko, eta film laburrek jorratu beharko duten gaia azaltzeko.

Azaroaren 14, 15 eta 16ko asteburuan, taldeek euren film laburrak grabatu eta landuko dituzte, proposatutako gaian oinarrituta. Egindako lanak bitarteko elektronikoen bidez entregatu ahal izango dira astelehen eguerdira arte (azaroaren 17a).

Saritutako film laburren proiekzioa eta parte hartu duten beste filmena azaroaren 22an, larunbata, 10:30ean egingo da Golem Alhóndiga Zineman.

Guztira hiru sari emango dira: 800€, 600€ eta 400€.

Jakingarri guztiak: Zinebi Express.

Exit mobile version