Nontzeberri

ZINEBI 67. edizioaren sariak

ZINEBI-Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak bere 67. edizioko sariak banatuko ditu.

Hao Zhouk zuzendutako Correct Me If I ‘m Wrong (Alemania, Txina, AEB) film labur dokumentalak lortu du ZINEBIren 67. edizioko Sari Nagusia, 8.000 eurokoa. Epaimahaiak nabarmendu duenez, filmak “familiaren itxaropenen pisua eta horien atzean dagoen maitasun okerra aztertzen ditu. Oparotasun zoragarri batez, normaltasunaren bilaketa -heterosexualitatearekiko konformismoa- zentzugabea bihur daitekeela adierazten du. Dokumental honek biziki hunkitu gintuen. Fabula samurra, ludikoa eta garratza da, lotzen dituzten familia-loturei eta queer emantzipazioari buruzkoa “.

Ainhoa Ordoñez Yraolagoitiaren Habana industrial (Euskadi) filmak Euskal Film Labur Onenaren Sari Nagusia hartu du. “Habanako gaua trantze hipnotiko bihurtzeagatik, non dantzaren esperientzia askatzailea jada ezer espero ez dutenen desengainu politikoarekin uztartzen den”.
Aitor Gametxoren Geratzen den hori filmak Espainiako Film Labur Onenaren Sari Nagusia irabazi du, “ama ez egoteagatiko dolua barru-barrutik gainditzen duen eta identitateari buruzko ekintza poetiko zirraragarri bihurtzen duen ikerketa ekintza bihurtzeagatik”.
Animaziozko Film Labur Onenaren Mikeldi Saria Carlo Galbiatiren Should Virtual Petz Die? filmarentzat izan da. “Gai garaikide bati heltzen diolako eta egungo maskota birtuala den ordenagailuarekiko harremana eta garatutako emozioak zalantzan jartzen dituelako”. Aipamen berezia eman zaio María Cristina Pérez Gonzálezen Una vez en un cuerpo (Kolonbia – AEB) lanari.
Film Labur Dokumental Onenaren Mikeldi Saria Stefan Kruseren A reconnaissance (Alemania, Danimarka) filmari eman diote, eta Fikziozko Film Labur Onenaren Mikeldi Saria Pek Jia Hao eta Ang Jia Junen As If to Nothing (Singapur) filmarentzat izan da. Beo Soraren A Very Straight Neck lanak aipamen berezia jaso du.
Mykyta Lyskov-en Kyiv Cake (Estonia, Ukraina) EFA Sarietarako hautagai bihurtu da, eta Jenny Jokelaren Dollhouse Elephant  animaziozko film laburrak FAS Zineklub Saria irabazi du. Bestalde, Johannes Gierlingerren Every Epoch Dreams the Next (Albania, Austria) film labur dokumentalak Unicef Saria irabazi du.
Lara Izagirreren El regalo film laburrak EITBren Publikoaren Saria eskuratu du. Amaia Nerekan eta Itziar Zoritaren Cara de bicicleta dokumental laburrak irabazi du Gazte Epaimahaiaren Saria. Eta Maren Zubeldia eta Silvina Guglielmottiren Ultramarino fikziozko film laburrak (H)emen – Mirentxu Loyarte Saria jaso du.

Sari guztien gaineko xehetasunak: ZINEBI

Exit mobile version