Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak musika eta zinea ardatz dituen Kortxeak & krispetak programa ondu du hil honetan, gaur bertan, 10ean eta 17an, hain justu.
Bada, gaur bertan bi kontzertu eta film bat programatu du Arabako hiriburuko Euskararen Etxeak: 20:00etan, Jazz 4 Joy (Gasteiz, jazz eta swing), eta 21:30ean, The Cherry Boppers (Bilbo, funk) eta 00:00etan, Swing kids filma.
Oihanederren arabera, “arratsalde-gau partean Falerina lorategian musika zuzenean egongo da eta gauerdian, elur zuloaren alboko harresian, entzundako musika motarekin lotura zuzena duen pelikula proiektatuko da. Filmak jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin proiektatuko dira eta krispetak ez dira faltako! Sarrera librea da”.
Informazio gehiago: oihanedereuskararenetxea.eus.
