Nontzeberri

Zigoitiko ABTko 2. finalaurrekoan, Igoa onena

Zigoitiko Kultur Etxean jokatu zen atzo Arabako Bertsolari Txapelketako 2. finalaurrekoa. Hantxe Andere Arriolabengoa,  Iker Agirre, Iñaki Viñaspre, Jagoba Apaolaza, Serapio Lopez, eta Xabi Igoa aritu ziren norgehiagoka. Azken hori, Xabi Igoa,  irabazle suertatu zen.

Xabi Igoak Laudion kantatuko du, 2. itzuliko 5. finalaurrekoan, martxoaren 12an. Gainontzeko bertsolariak gehi Langraizen kantatu zuten beste bost puntuazioen zain geratu dira jakiteko non kantatuko duten bigarren itzulian.

Hurrengo saioan, datorren igandean, Dulantzin, 1. itzuliko azkeneko finalaurrekoa jokatuko da. Bertan sortuko den sailkapenarekin hurrengo 3 finalaurrekoak osatuko dira.

Exit mobile version