Nontzeberri

Zig Zags taldearen gitarra zorrotzak Bilbon eta Donostian entzungo dira

Kaliforniako Los Angeles hiritik datoz Zig Zags eta gitarra pisutsu eta zikinekin jositako punk estiloko orea egiten dute. Haien diskoak Ty segall eta Chris Woodhouse (Thee Oh Sees) musikariek ekoitzi dituzte, eta In The Red diskoetxe prestigiotsuaren markapean argitaratzen dira.

Bada, hiruko estatubatuar gitarrazaleak Bilbon joko du gaur, Deustu auzoan dagoen Satelite T lokalean, 20:00etan, Erandioko The Stators taldearekin batera, eta larunbatean, berriz, Donostiako Dabadaba aretoan izango da, 21:00etan.

Zig Zags metal primitiboaren eta punk amorratuaren arteko uztarketaren bitartez eratu zen, 2014an, Black Sabbath eta KISS metal-heroien eta The Wipers eta Angry Samoans punk-mustroen diskografia barneratzen zuten bitartean.

Orain arte, bi lan grabatu dituzte: 2014an, estreinako lan homonimoa, aipatutako In The Red diskoetxearekin, eta iraupen laburreko zortzi lan inguru, tartean, Iggy Pop-ekin grabatutako single bat, 2012an, Light in the Attic zigiluarekin eta oraintsu plazaratu duten Sime (Famous Class) EPa.

Exit mobile version