Nontzeberri

Zientzia eta maitasuna eskutik helduta

Zientziaren eta maitasunaren arteko erlazioaz arituko dira Donostian, Bilbon, Gasteizen, Iruñean eta Donibane Lohitzunen egingo diren emanaldietan Zinema eta Zientzia zikloaren seigarren edizioarekin. Zikloa martxoaren amaiera arte luzatuko da eta guztira hamar film proiektatuko dira.

Donostia International Physics Centerekin (DIPC) eta Donostiako Nazioarteko Zinemaldiarekin elkarlanean, Euskadiko Filmategiak kultura zinematografikoa eta zientifikoa sustatuko ditu beste behin. Tabakalera (Donostia), EHUko Bizkaia Aretoa (Bilbo), Artium Museoa (Gasteiz), Cines Golem (Iruñea) eta Le Sélect zinemak (Donibane Lohitzune) izango diran ziklo honetako egoitzak.

Zinema eta Zientzia zikloak honakoa filmak proiektatuko ditu: Fire of Love (Sara Dosa, 2022) beren arteko eta sumendiekiko maitasunaz elkarri lotutako bi bolkanologo frantsesen esperientziei buruzko dokumental bat. Madame Curie (Mervyn LeRoy, 1943) filma, Nobel saria bi aldiz irabazitako poloniar zientzialariaren bizitzan sakontzen duena. Drácula de Bram Stoker (Francis F. Coppola, 1992) filmak ezinezko maitasun baten bila denboran zehar dabilen banpiroaren mitoa erakusten du. El nombre de la rosa (Jean-Jacques Annaud, 1986) eta La herencia del viento (Stanley Kramer, 1960) klasikoak. Philadelphia (Jonathan Demme, 1993) film ezaguna, eta ¿Teléfono rojo? Volamos hacia Moscú (Stanley Kubrick, 1967) filma. John Nash zientzialari eta Nobel sariak eta matematikari zion maitasun obsesiboak inspiratu zuten Una mente maravillosa (Ron Howard, 2001) eta Cuando el destino nos alcance (Richard Fleyscher, 1973). Azkenean, zikloa amaitzeko, Marrazoa (Steven Spielberg, 1975).
Pelikulak jatorrizko bertsioan ikusiko dira, gaztelaniazko edo euskarazko azpitituluekin.

Exit mobile version