Nontzeberri

“Zerua Orain” Merina Gris taldearen lan berria

Etorkizuneko nostalgia lehergailu bat da. Eta Merina Gris lehergailu bat da. Hala dio Xalba Ramirez musika adituak.

Merina Gris taldea Donostiako hiru gaztek osatzen dute (Sara, Julen eta Paskal). Taldearen ezaugarria da talde barruko artisten anonimotasuna, “zer” galdera gailentzea baitago oinarrizko asmoan “zein” galderaren gainetik, eta artea aintzat hartua izatea berez duen balioagatik, kanpoko elementuek baldintzatu gabe. Azpimarratzekoa da, era berean, duten estetika landu eta koherentea, hirukotearen harreman hurbilen artetik (ikus- entzunezkoen arlotik, batez ere) datozen artista eta kideekin batera eraikia.

Merina Grisekoek pop zakarra deitzen diote beren musikari, alderdi melodikoak eta alderdi agresiboena ere. Bestalde, musika-ekoizpenari eman zaion garrantzia nabarmentzen da haien lanetan, lehen-lehen unetik landu baitu taldeak alde hori.
2020ko urrian egin zuten debuta Besteek Zer lehen singlearekin, eta oso harrera beroa egin zioten entzuleek.

Zerua Orain Ed Is Dead madrildar ekoizle famatuarekin batera ekoitzi dute.

“Dena orain nahi izatea da. Anbizioa, erretasuna, grina, sua eta dopamina. Etxea teilatutik hastea. Eta erortzen bazara, hartzen duzun kolpea. Konturatzea, zerua zure gainean duzula, orain. Berdin du noiz irakurtzen duzun hau. Beti duzu zerua gainean. Antsietatea, mierdak, beldurra, pasioa, borroka eta bakea. Amodioa, biolentzia, edertasuna. Bizitza.
Une puta batez gelditu, eta zerura begiratzea. Orain. Ya.”

Exit mobile version