Nontzeberri

“Zerrauts ogia-Les vagues de la fam” dokumentala, gaur Iruñean

Zerrauts ogia-Les vagues de la fam dokumentala aurkeztuko dute gaur, Patxi Egilaz zuzendariak eta Nerea P. Ibarrola historialariak,  Iruñeko Zabaldi elkartasunaren etxean, 19:30etik aurrera.

Dokumentalak frankismo garaian egindako lehen grebak aurkezten ditu, 1947 eta 1951 bitartekoak. “1936ko estatu kolpearen eta osteko gerraren ondorioz gosea eta urritasuna zabaldu ziren Francisco Francoren diktaduran. Erregimen politikoak odola eta kartzela erabili zituen une horretako gizon-emakumeen kontra; baina klase herrikoiek duintasuna eta kuraia mantendu zuten, haien bizi baldintzen eta askatasunen alde borrokatuz. Hasierako protesta marmarra izan zen, ostean egin zuten oihu grebek. Ondoren protesta uhin horren eszenatokiak azaltzen dira. Hasteko, 1946an Manresako oihalgintzako greba, eta horren ostean Bizkaiko 1947ko greba orokorra, 1951ko Bartzelonako tranbien greba, eta abar”.

Protesten arrazoiak agerikoak ziren: diktaduraren askatasun falta eta lan zein bizitza baldintza bidegabeak. Lan honen irudietan protesta haietako protagonisten eta horiek ikertu dituzten historialarien testigantzak azaleratzen dira.

Exit mobile version