Nontzeberri

Zer izan nahi duzu handitan?

Bihar, abenduak 2, 11:00etan, Leioako EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Auditorioan, Loreak belaunetan. Kulturaren zazpi ahots gazte izeneko dokumentalaren emanaldia, eta ondorengo solasaldia antolatu dira.

Protagonistak honako hauek izango dira: Oihana Arana (poeta eta bertsolaria), Amets Aranguren (musikaria), Kattalin Barcena (artista plastikoa eta musikaria), Dom Campistron (irudigilea), Ekain Ibarguren (aktorea, pailazoa eta malabarista), Iker Maguregi (zinemagilea eta musikaria), eta Maddi Ane Txoperena (kazetaria, idazlea eta bertsolaria).

Dokumentalean honako galdera zaharrari erantzun bat eman nahi izan diote protagonista horiek: Zer izan nahi duzu handitan?
“Argi dago erantzunak aldatuz joan direla garaiz garai. Handitan artista izan nahi ote zuten dokumental honetako zazpi protagonista gazteek? Handiagotan ere kultura egiten eta interpretatzen ikusten al dute euren burua? Beren ametsak, ekinak eta ezinak aletuz, gure kultur munduaren nolakoaren eskema zirriborratu dute zazpiron artean; baita etorkizuneko erronkena ere.”

Exit mobile version