Nontzeberri

Zelaieta eta Lazkoz NBTX13ko finalaurrekoetara

Iragan asteburuan Nafarroako Bertsolari Txapelketaren (NBTX13)bi saio burutu ziren Larraintzarren eta Iturenen, larunbatean eta igandean, hurrenez hurren. Lehenengoan Julen Zelaieta nagusitu zen; bigarren saioa, berriz, Eneko Lazkozek irabazi zuen.

Biak ala biak finalaurrekoetara pasatu dira aurreko astean sailkatu ziren Xabier Silveira eta Migel Mari Elosegi Luze-rekin batera. Hala, Zelaieta Elizondoko finalaurrekoan izango da, eta Lazkoz, aldiz, Etxarrin.

Larraintzarreko saioan Zelaietak 328 puntu erdietsi zituen; Oier Lakuntzak, berriz, 320,5; eta Amaia Elizagoienek 302, 5. Horien atzetik, Aritz Saragueta, Ekaitz Astiz eta Haizea Beruete gelditu ziren.

Iturenen izandako saioak ondoko puntuazioak utzi zituen: Eneko Lazkoz (357); Aimar Karrika (324,5); Iñaki Aleman (315,5); Ioar Tainta (301, 5); Egoitz Gorosterrazu (300,5), eta Alazne Untxalo (298, 5).

Exit mobile version