Donostiako Le Bukowski klubak antolatu ohi duen Zé Premikin! jaialdian parte hartuko duten taldeen zerrenda iragarri dute. Antolatzaileen arabera, “Formula betiko izaten jarraitzen du: interes handiena sortu diguten taldeen zuzeneko zitalena eszenatoki gainean, eta dantzalekua festa batean bihurtuko duten DJk Klubean”
Jaialdia Gazteszenan egingo da, apirilaren 30ean, eta 20:00etatik 6:00etara bitarte ondokoak arituko dira giroa berotzen: Belako, We Are Standard, Peter Pan Speedrock, The Inductions, Perlak, Red Bullet Band, Los Hormigones eta Nimu Dj Set. “Ekitaldiak bi espazio ezberdin eta independenteetan gauzatuko dira, zuzeneko musika nahiz disko jartzaileentzat”.
Hortaz, rock, pop eta elektronika uztartzen dituzten hiru euskal ordezkari ezagun izango dira: Belako, We Are Standard eta Perlak.
Peter Pan Speedrock, berriz, punk eta hardcore banda pisutsua da. The Inductions, bestalde, 70eko hard rocka jorratzen duen banda gipuzkoarra da. Los Hormigones ere gipuzkoarrak dira, Donostiarrak hain justu, eta “Pop Zirkunstantziala” egiten dute.
Informazio gehiago: Le Bukowski.
