Nontzeberri

Ze Esatek! taldeak lan berria kaleratuko du hil honetan

Ze Esatek! talde festazaleak lan berria argitaratuko du hil honen 14an: Inoiz egin dugun diskorik onena du izenburua, eta 10 abestiz osatua dago.

Orain arte plazaratu duten lan onena, taldearen bosgarrena izango da, aurretik lan hauek argitaratu zituen:  Ze Esatek! (2010), Rock & Ron (2011), Gu Gara (2012) eta  Ibuprofeno (2013).

Trikizio, The Txortains, Skunk eta Harlax taldeetan ibilitako musikariek osatzen dute, besteak beste, Ze Esatek!. Hamar taldekideek hainbat estilo lantzen dituzte, tartean, ska, reggaea edo rocka, eta jai giroko doinu alaiak sortzen dituzte. Bi gitarra, bi ahots, hiru haize instrumentu eta trikitia nahasten dituzte.

Wikipediaren arabera, “Bandaren filosofia joaten diren lekuan festa eta parranda sortzea omen da, taldearen estilo ganberroa-rekin, jendea giroan sartu eta mugiaraztea. Orain arte, lau disko kaleratu dituzte”.

Exit mobile version