Pasa den astean lehen Euskadi Literatura Sariak hiru emakume idazlek eskuratu bazituzten, aste honetan ezagutu dira gainerako lau sarituak, emakumeak hauek ere. Izan ere, aurtengo zazpi saridunak, denak, emakumezkoak dira, Euskadi Literatura Sariak banatzen hasi zirenetik lehenengoz, zazpiak emakumeak.
Hala, Gaztelaniazko Literatura saria, Los ojos cerrados (Galaxia Gutenberg) Edurne Portelaren lanak jaso du; Euskarazko Literatura Itzulpena, Fiesta Eguzkia jaikitzen da (Ernest Hemingway) (Erein&Igela) Koro Navarro Etxeberriaren lanak; Euskarazko Saiakera saria, aldiz, Irati Jimenezen Begiak zabalduko zaizkizue (Elkar) lanak eskuratu du; eta Gaztelaniazko Saiakera saria Teresa Maldonadok eraman du, Hablemos claro (Catarata) lanagatik.
Pasa den astean iragarritako beste hiru idazle emakumeek ere jasko dute saria datorren azaroan egingo den sari banaketa ekitaldian. Uxue Apaolazak Bihurguneko Nasa Euskarazko Literatura saria jasoko du; Leire Bilbaoren Barruko hotsak, Euskarazko Haur eta Gazte Literaturakoa eta Maite Mutuberriaren Irrimolak lanak Literatur Ilustrazioko saria.
Hala, datorren azaroaren 24an, Donostiako Tabakalera Kultura Garaikideko Nazioarteko Zentroan egingo den 2022ko Euskadi Literatura sari banaketa ekitaldian, zazpi emakume hauen lanari egingo zaio aitortza.
Informazio osoa duzue euskadi.eus webgunean.