Nontzeberri

Zazkel pop taldea nagusitu da Leioako Pop Rock Lehiaketan

Zeberioko pop taldeak Euskarazko kanturik onena, Pop Rock Irabazlea eta Irabazle nagusiaren sariak jaso ditu Leioako XVII. Pop Rock Lehiaketan. Metal ataleko irabazlea Getxoko Evil Seeds taldea izan da eta Leioako Udala saria, ostera, Leioako Dare to Blame bandak jaso du.

Zazkel taldea Azkue Fundazioak antolatutako Banden Lehian finalista lotu zen, eta iazko maiatzean, lehen disko homonimoa grabatu zuten. 2012 inguruan, Bilbon, sei lagun batu ziren behingoz buruan zuten ideia aurrera eramateko: gitarra, bateria, baxu, teklatu eta ahotsen bitartez euskal musikari ekarpen berri bat egitea.

Taldeak Euskal Pop Erradikala egiten duela aldarrikatu du. “Hitz jokoa besterik ez da, baina Pop estiloa jorratzen dugu nagusiki, eta euskaraz. Eta gure letretan mezuren bat islatu nahi izaten dugu ere, soziala, politikoa. Askotan, horrelako mezuak punk estiloarekin lotzen dira adibidez, baina ez da zertan horrela izan. Termino horrek oso ondo laburtzen du taldeak duen nahia, eta zergatik ez, Euskal Herrian hain garrantzitsua izan zen musika mugimendu bateri erreferentzia egiten dio nolabait”. Elkarrizketa osoa irakur dezakezue.

Exit mobile version