Nontzeberri

Zast Euskarazko Antzerki Topaketa, Urretxu-Zumarragako gaztetxean

Bihar, Zast Euskarazko Antzerki Topaketak hasiko dira Urretxu-Zumarragako gaztetxean, Skizopoziks “errezitaldi hitzperimentala” saioarekin, 21:00etatik aurrera.

Larunbatean, 17:00etan, ipuin-kontalaria izango da haurrentzat: Andrina Basandrina. Emanaldiaren ostean, txokolatada izango da. Iluntzean, 20:00etan, Adarretatik zintzilik, “komedia sentimentala eta kronika nostalgikoa”. Lan horretako protagonistak 40 urte betetzeak dakarren krisialdi sakonean murgilduta daude orain, baina ume zirela, 80ko hamarkada bete-betean pairatu zuten Euskal Herrian. Senar-emazterik ez, seme-alabarik ez, autorik ez, hipotekarik ez… Mundu honetakoak dira ala adarretatik zintzilik bizi dira? “

Azkenik, igandean, 17:00etan, klown ikastaroa zuzenduko du Puy Oses-ek, Barnean daukagun pailazoa azaleratu izenburupean.

Exit mobile version