Nontzeberri

Zarauzko Photomuseumen “Emakumea eta Kirola” erakusketa

Kirol-jardueren erretratuak bildu ditu Zarauzko Photomuseumek Emakumea eta Kirola izenburuko erakusketan. Zuri-beltzezko argazkiak 1975. urte ingurukoak dira.

Eskola-Lehiaketako irudiak, Sección Femenina-k bultzatutako gimnasiako agerraldiak, Juegos del Cantábrico deituriko txapelketa, España una, grande y libre-ko  lehiaketak eta abarreko irudiak ikusi ahalko dira datozen asteetan (urtarrilaren 24ra bitartean), Zarauzko Photomuseumean.

Entitate honen arabera, “Emakumea eta kirola binomioaren aspaldiko funtzionamendua ezagutarazteko aukera ere izan nahi du (erakusketa), benetakoa den baina gutxitan kontatu izan den historia berriro deskubritzeko aukera. (…) Hartutako eszenak, ia  denborari lapurtutakoak, eskoletako patioetan, edo herrietako plazetan, FISEC-aren Jokoen itzuleran … Kiroleko aitzindarien erretratuak, orduan neskak edo neska koskor zirenean bizitzaren esentzia esnatzeko zorian;  hockey jokalariak pitxiarekin eta  txapela buruan zutela; arbitroak jantzi dotoreekin eta jakako sakelean musuzapia zutela, Belausteguigoitiarrak bezala polifazetikoak tenisean jokatuz, igerian, tranpolinetik saltatuz,  uretako balleteko saioetan figurak irudikatuz, zaldi gainean…”

Erakusketa hau, berrogeita hamar bat dokumentu grafikoekin, federazioen,  kirol entitate eta partikularren ekarpen eskuzabal eta adeitsuen emaitza da.

Exit mobile version