Gaur hasita, eta 9ra bitartean, Zarauzko Kale Antzerki Jaialdia, Kalerki 2016, garatuko da herri horretan, eta txoko askotako taldeek bisitatuko dute kostaldeko herria, antzerki-lan ederrak plazaratzeko prest.
Gaur izango da lehen eguna, eta programatutakoa honako duzue: 19:00etan, Recortaurro (Madril) taldearen Zapi Gorria Prest? lana, eta beranduago, La Trocola Circok (Alacant) Potted obra egingo du.
Biharko egunean, Txiletik etorritako Murmuyo taldeak Fisura-Dos lana eszenaratuko du, 19:00etan. Geroago, Marino e Marini bikoteak (Mallorca) Marino E Marini E Il Suo Complexo lana egingo du; eta gauean, 23:00etan, Mesa Para Dos izeneko lana ikusteko parada egongo da.
Larunbata egun potoloa izango da eta makina bat lan ikusiko dira. Hortzmuga Teatrok Femmes egingo du; Freshcool (Tio Teronen Semeak) eta Itsas Lapurrak (Haatik Dantza Konpainia) lanak ere kaleratuko dira; eta azkenik, gauean, Deabru Beltzak taldeak Su À Feu lan ikusgarria egingo du.