Nontzeberri

Zarautzen Bertso Astea egiten ari dira

Zarauzko Bertso Astea atzo hasi zen eta bihar emango diote amaiera, baina tartean Motxianen 20. urteurreneko bertso-saioekin, gozatzeko aukera izango duzue.

Gaur berton, arratsaldeko 18:30ean, III. Bertso-pelota desapiyua antolatu dute frontoian. Horren ostean, gauean, Motxianen 20. urteurreneko bertso-saio galanta ondu dute, Miren Amuriza, Igor Elortza, Beñat Jauregi, Agin Laburu, Unai Mendizabal, eta Danel Olano bertsolariekin.

Larunbaterako egitaraua ere potolo dator. 10:30ean bertso-eguna ekimena ospatuko dute, eta geroago hamaiketakoa egingo dute tabernaz taberna. Horren ostean txapelketa hasiko da, eta azkenik, bazkaria egin ondoren final handia burutuko dute.

Exit mobile version