Nontzeberri

Zallako saio Bertsolari gazteen BBK sariketan

Zallan jokatu zen atzo, XXII. Bertsolari gazteen BBK sariketaren 2. kanporaketa, Enkarterri eta Arratiako taldeen artean. Saioa Zallako Mimetza ikastetxean izan zen, eta bertako aretoa ikaslez bete zen.
Irabazlea Arratiako taldea izan zen 376,5 punturekin. 332 punturekin lotu zen Enkarterri taldea.

Aitor Asua, Lur Ziarrusta, Leire Amenabar, Malen Amenabar, Irati Astondoa eta Illart Gumuzio arratiarrak kantuan aritu ziren, eta Enkarterrietatik Ekhiotz Mancisidor, Eneko Alda, Ander Uzelai, Asier Alcedo, Beñat Amezaga eta Nuria Cortada.

Sariketa honetan, saioak sailkapen-izaerakoak dira. Beraz, galtzailea kanporatuta geratzen den bitartean, irabazlea finalaurrekoetara pasatzen da.

Martxoaren 18an, Ipar Uribe eta Busturialdea lehiatuko dira, eta 19an, Durangaldea eta Lea-Artibai.

Martxoaren 28a, ostirala, izango da final handia Bilboko Kafe Antzokian, 19:00etan.

Exit mobile version