Enriqueta Vegak Yo Tantan Yo lan poetikoa antzeztuko du igandean, apirilak 13, Errenteriako Mikelazulon, 19:00etan; obra Oliverio Girondo poetaren testuetan oinarritutako bakarrizketa da.
Antzezlanaren xedea da beste antzerki-hizkuntza bat bilatzea da; poetika ikuslearen egunerokotasunera eramango duen hizkuntza, hain zuzen ere. “Bidaiatzeko gogoa daukagunean, txartela bidaia-agentzian eskuratu beharrean, besaulkia transatlantiko itxuralda dezagun”.
Oliverio Girondo (1881-1967) idazle argentinarraren testuetan ardaztutako obra da, eta existentziaren eta bizirik egotearen grina azaltzen ditu: “Yo Tantan Yo ni-aren momentu infinituen bidezko bidaia da”. Alberto Quintanak zuzendu du obra.
Emanaldia EZTENA arte eszenikoen jaialdiaren harira sortutako ZIZT! programazioaren baitan dago: “ZIZT! eztenaren filosofiari jarraituz hilean behin eskaintzen den formatu txikiko lana da. Aurten EZTENA ekainaren 19tik 22ra izango da”.
